Martin Ttipia elkarteak Urteko Nafarra Saria 2019 emango dio Asisko Urmeneta marrazkilari eta irudigileari. Saria eskuratu aurretik, euskarazko hitzaldia emango du marrazkilariak.
Bere gaia, Luis XIII.ak Frantziako erregeak 1620an kaleratutako Batasun Ediktua da, non, besteak beste, Nafarroako Erresuma -Behe Nafarroan oraindik askatasunari eusten ziona- Frantziako Koroaren jabetza bihurtzea agintzen zen. Era horretan, Nafarroako Erresumaren askatasuna akabatu zen, eta, beraz, azken euskal egitura politiko askea: gure Independentziaren amaiera, alegia.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.