2019/11/28 19:00

IRAKURLE KLUBA

[IRAKURLE KLUBA] 'Han ez banengo bezala'

[IRAKURLE KLUBA] 'Han ez banengo bezala'
Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz

Han ez banengo bezala eleberria 1992. urtean girotuta dago, Bosniako gerraren aldirik latzenean, eta gerraren alderdirik izugarrienetako bat erakusten du: emakumeen aurkako bortizkeria. S.-ren ahots indartsuaren oihartzuna ez da aise isilduko irakurlearen buru-zokoan. Suediako erbestetik ari zaigu, gordin baina sotil, apaingarririk batere gabe. Gerrako bere bizipenen kronika egiten du, nola atzeman zuten, nola atxiki zuten esparru batean beste emakume batzuekin batera, nola jasan zituen soldaduen sexu-abusuak… Eta harrigarriena, beharbada, nola ernatu zitzaion bizirik irauteko sena. Esaldi motz eraginkorren bidez, egileak itolarrian darama irakurlea amaieraraino, liburuaren hasierako denborarekin bat egin arte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide