2019/11/13 19:00

HITZALDIA

[HITZALDIA] 'Ilargia eta landareak'

[HITZALDIA] 'Ilargia eta landareak'
Olarizuko etxaldea (Dehesa etxea), Gasteiz

Jakoba Errekondo, paisajista eta agronomoa, euskal aditurik nagusienetako bat da landareen eta pertsonen arteko harremanari dagokionez. Duela hainbat urtetik Argia astekarian idazten du, eta Euskadi Irratiko landareen inguruko kontsultategian ere parte hartzen du. Erein, landatu, kimatu, tratatzea... Baratzean, fruta-arboletan, lorategietan, basoan... Zein urtarotan egin behar da horietako bakoitza? Eta zein da ilargiaren eragina? Saio honetan egileak gai hauen inguruan ikusleek dituzten zalantzak argituko ditu. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide