'Euskaraz 1+1... Hamaika!', Gasteiz euskararen hiriburu izan dadin

Erredakzioa 2019ko aza. 1a, 08:26

Euskararen arloko 16 eragilek #Euskaraz11 programa aurkeztu dute, Oihaneder Euskararen Etxean egindako agerraldian.

Bertan izan dira Gasteizko Udaleko Euskara zinegotzi Iñaki Gurtubai, Euskara Zerbitzuko teknikari Elena Urcelay, Arabako Foru Aldundiko euskara zuzendari Lexuri Ugarte eta programako taldeen ordezkariak.

Urtero bezala, abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta aurten, programazio berezia izango da Gasteizen, ez soilik egunean bertan, baita aurreko asteetan ere. Izan ere, egun bateko ospakizuna izatetik Euskararen Astea izatera pasatu baitzen lehenik, eta orain, berriz, denbora-tarte are handiagoa hartzera. 

Abenduaren 3ra bitartean, urteko azken hiruhileko jarduerak barnebilduko dituen leloa Euskaraz 1+1... Hamaika! izango da eta #Euskaraz11 traola erabiliko dute sareetan. Halaber, hamaika ekintza antolatu dituzte.

Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak koordinatuta eta Arabako Foru Aldundiaren eta 16 eragileren laguntzarekin, Gasteizko euskaldunak aktibatzea dute helburu: "Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko lan egiten jarraitzea eta euskararen erabilera bultzatzea, bizitzaren arlo guztietan", azaldu dute.

Alde guztien "lankidetza” nabarmendu du Euskara zinegotzi Iñaki Gurtubaik, eta “Gasteiz euskararen hiriburu izan dadila lortzeko tresna baliagarria" dela azpimarratu ere.

 

Eragile ugarik hartu dute parte programazioa sortzeko orduan, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Bai Euskarari Elkartea, Arabako Bertsozale elkartea, ZET Zabalganako euskara taldea, Sarburu Kultur Elkartea, Arabako Euskal Pilota Elkartea, Euskaraldia, Bost Urki auzo elkartea, Arabagara Topagunea, Oihaneder Euskararen Etxea, Leocadia Zabalate elkartea edo IKA, AEK, Udaberria eta Hegoalde euskaltegiak aritu dira egitarau oparoa prestatzen:

Bai Euskarari Elkartea

  • Urriaren 1etik 31ra // Gasteizen Euskaraz kontsumitzeak saria dakar! zozketa, Gasteizen Bai Euskarari ziurtagiriadun komertzioetan

Arabako Bertsozale Elkartea

  • Urriak 24 // 21:00 Jimmy Jazz aretoa // Gasteiz bertso jaialdia Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iñaki Viñaspre

IKA, AEK, Udaberria, Hegoalde

  • Urriak 29 // 18.00 Aldabeko ekitaldi aretoa // Gasteiz euskaldundu mahainguruaJitka Raskova, Maite Pascual, Tamara Delgado eta Gorka Urtaran

ZET Zabalganako Euskara Taldea | Zabalganan eragin txaramelari

  • Azaroak  6 // 18.00 Zabalganeko GE // Ipuin kontalaria
  • Azaroak 7 // 19.00 Zabalganeko GEko kafetegia // Helduentzako bakarrizketa
  • Azaroak 15 // Zabalgana institutua // Lego serious play mintzodromoa

Sarburu Kultur Elkartea | Salburuan keinua kirolari!

  • Azaroak 11tik aurrera // Salburuko GEko beirateetan // Alain Larreinaren bineten erakusketa
  • Azaroak 12 // 19.00 Salburuko GE // Euskal pilotaren historia hitzaldia (Arabako Euskal Pilota Elkartea)
  • Azaroak 16 // 11.00 Astronomos trinketean // Masterclass eta lantegiak ume eta helduentzat: paxaka, erremontea, pilota… Izen-ematea egunean bertan

Euskaraldia

  • Azaroak 13 // 19.00 Oihaneder Euskararen Etxea // Gasteizko emaitzen txostena

Bost Urki auzo elkartea

  • Azaroak 8, 12 eta 15 // 17.30 Arriagako kiroldegia // Lakua Arriagan horma-irudia Margotzeko ideiak sortu eta jaso
  • Azaroaren 18tik 23ra // 11:00 eta 16:45 Alfontso XI. kaleko 3. plazan // Horma-irudia pintatzea
  • Azaroak 23 // 21:00 Foronda tabernan // Bertso afariaAroa Arrizubieta eta Manu Bendala

GEU, ALEA, GOIENA 

  • Azaroak 16 eta 17 // Dendaraba, Vital Fundazioko aretoa // Kantari 2019 

Arabagara – Topagunea

  • Azaroak 26 // 10.00- 13.30 Oihaneder Euskararen Etxea // Elkarrizketa Musikatua

Oihaneder Euskararen Etxea

  • Azaroak 27 // 09.00-13.45 Oihaneder Euskararen Etxea // Xare, euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak

Bai Euskarari Elkartea 

  • Azaroak 28 // 10.00-12.00  Oihaneder Euskararen Etxea  // Mintzodromoa

Leocadia Zabalate elkartea

  • Azaroak 28 // 20.00 Jimmy Jazz aretoa // Izan zaitez neu kontzertua: Gari, Anari, Jon Basaguren, Libe

ALEA

  • Abenduak 3 // 10.00  Oihaneder Euskararen Etxea // Irakurraldia

Gasteizko Udala

  • Abenduak 3 // 12.00 Oihaneder Euskararen Etxea // Haur eta gazte literaturaren itzulpen sarien banaketa
        • 12.45 Oihaneder Euskararen Etxea // Erakunde adierazpena

Arabako Foru Aldundia

  • Abenduak 3 // 17.00 Oihaneder Euskararen Etxea // Aurkezpena: Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa eta Txistu, euskarazko lehen komiki-aldizkaria.

GEU Elkartea

  • Abenduak 3 // Kalejira - Kandelen mosaikoa // 17.30 Oihaneder Euskararen Etxetik, Andre Maria Zuriaren plazaraino.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago