Duela 30 urte sortu zen IKA, baina urteurrena datorren urtean ospatzea erabaki dute erakundeko arduradunek. Beste ekimen batzuen artean, ikasleen esperientziak bilduko dituen bideo-sorta iragarri dute.
Lehenengo edizio honetan, Kasia Piejko, Joseba Sanchez, Txerra Bolinaga, Javier Ruiz de Larrinaga, Jon Ruiz de Infante eta Agurtzane Villateren testigantzak jaso dituzte. Bertan, euskaltegian hasi baino lehen euskararekin zuten harremanari buruz hitz egin dute.