Correos zigortu dute eskubide sindikalak urratzeagatik

Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 13:32
"Askatasun sindikalaren oinarrizko eskubidea" urratu dela ebatzi du auzitegiak. / Argazkia: Alea

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 3.125 euro ordaintzera zigortu du enpresa, Arabako Correosen LABen sail sindikalari kalteak eragiteagatik.

Sociedad Estatal Correos y Telégrafos S.A. enpresak LAB Sindikatuaren "askatasun sindikalaren oinarrizko eskubidea" urratu duela ebatzi du auzitegiak, dagoeneko indarrean dagoen ebazpenaren bitartez.

Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenak berretsi du Jundizeko Industrialdean, tratamendu automatizatua egiteko dagoen zentroaren ekoizte-gunera sartu ahal izatea ukatu ziela enpresak bi ordezkari sindikalei.

Hortaz, LAB sindikatuak ohar bidez azaldu duen bezala, ebazpenak aurrekaria ezartzen du enpresak "etorkizunean egin ditzakeen egintzetan". Zentzu horretan, "langileen eskubideen aldeko lanari" eutsiko diola azpimarratu du sindikatu abertzaleak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide