Gaurtik aurrera Telegram kanala ere izango du ALEAk

Erredakzioa 2019ko urr. 17a, 17:12
Telegram kanala martxan jarri du ALEAk / Irudia: Alea

Telegram kanala martxan jarri du ALEAk. Tresna honen bitartez, azken berriak, Arabako albisteak, aldizkariko edukiak, euskararen agenda eta zozketak, besteak beste, edozein gailutan jasotzeko aukera zabaltzen dugu.

Arabako euskaldunon aldizkariaren edukiak edota ALEA.eus webgunean argitaratzen diren albisteak eskura duzun edozein gailutan zuzenean jaso nahi badituzu, batu zaitez Arabako Alea Telegram kanalera. Hiru urrats sinpletan egin dezakezu:

  1. Telegram aplikazioa zure gailuan deskargatu eta instalatu.
  2. Aplikazioa ireki.
  3. Bilatu @ArabakoAlea edo ireki honako lotura: t.me/arabakoalea
  4. Harpidetu zaitez kanalera.

Ez ahaztu ALEA posible egiteko ALEAkide egin zaitezkela. Modu horretan, proiektua babesteaz gain, astero etxean jasoko duzu gure aldizkaria. Gainera, PDF formatuan irakurtzeko aukera ere izango duzu horrela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide