Patti Smith Azkena Rock jaialdian izango da

Erredakzioa 2019ko urr. 17a, 16:35
Patti Smith abeslari mitikoa izango da Azkena Rock jaialdian. AZKENA

Horrez gain, L7, Reverend Horton Heat eta The Steepwater Band ere Gasteizen izango dira 2020ko ekainaren 19an eta 20an.

Patti Smith abeslaria Gasteizen izango da 2020ko Azkena Rock Festival jaialdian. New Yorkeko artista izan da rock jaialdiak iragarritako lehen kartelburuetako bat. Poeta izanik, rock doinuak eta poesia uztartu ditu, estilo guztiz berezia landuz. Besteak beste, Because the Night arrakastatsua idatzi zuen Bruce Springsteenekin, eta XX. mendeko himnoetako bat bilakatu zen.

L7 grunge eta punk rock banda kaliforniarra ere iragarri dute antolatzaileek. Bestetik, Reverend Horton Heat, The Steepwater Band, The Steepwater Band eta The Faithless bandek beteko dute Social Distortionek eta Fu Manchuk zabaldu duten kartela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide