Bi gazte atxilotu dituzte bi behartsuri su emateagatik

Erredakzioa 2019ko urriaren 17a

Berpizkundearen plazan jazo zen lehen erasoa. ALEA

Sprayarekin busti zituzten, eta kalean su eman zieten.

Gasteizko Udaltzaingoak bi gazte atxilotu ditu, hiri erdian bi behartsuri su emateagatik. Asteazkenean jazo ziren erasoak. Lehena, arratsaldeko hirurak baino lehentxeago gertatu zen, Berpizkundearen Plazan. Atxilotutako bi gazteetako batek spray batekin 60 urteko gizon baten aurpegia busti zuen eta su eman zion. Bertara iritsi ziren poliziek zauritua artatu zuten, eta erasotzaileek ihes egiteko aprobetxatu zuten. Errioxa kalerantz abiatu ziren, eta han 57 urteko beste eskale batekin egin zuten topo, eta eraso egin zioten ere. Udaltzaingoak handik gutxira atxilotu zituen erasotzaileak, Abastos plazatik gertu.

Biktimak ospitalera eraman behar izan zituzten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago