Igerilekuak eta gizarte etxeetako ikastaroak garestituko dira

Erredakzioa 2019ko urriaren 15a

Gizarte etxeetako ikastaroen prezioak igoko dira hurrengo urtean. ALEA

%4 igoko dira prezioak 2020. urtean.

EAJren eta PSEren udal gobernuak akordioa lortu du PPrekin udal zerbitzuren gaineko zergen eta tasen inguruan. Hala, hurrengo urtetik aurrera, udal igerilekuak eta gizarte etxeetako ikastaroak %4 garestituko dira, baita Musiketxearen matrikulak ere. 

Udalak kudeatzen dituen zergei dagokionez, %1eko igoera izango da guztietan, ibilgailuen zergan izan ezik; eta ondasun higiezinen zergari dagokionez, kobrantza aparteko ordainsaria jasotzen den datetan egingo dute.

Bestalde, hurrengo urtean, zabor bilketaren eta TAOren tasak %2 murriztuko dituzte, eta negozio berriak zabaltzeko lizentziak bere horretan geratuko dira. 

Familia ugariek %20ko beherapena izango dute prezioetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago