Bere bikotea sastakatzeagatik atxilotutako gizona espetxeratu du epaileak

Erredakzioa 2019ko urr. 7a, 13:31

Argazkia: Arabako Alea

Bere bikotekidea labana batez zauritu ondoren larunbatean Udaltzaingoak atxilotutako 39 urteko gizonezkoa epailearen esku geratu da gaur goizean, egun eta erdi komisaldegian igaro ostean. Epaileak erasotzailea espetxeratzea erabaki du.

Gertaerak arratsalde erdialdera izan ziren, larunbatean, urriaren 5ean. Koordinazio Zentralak eskatu zuen patruila bat Errege-Erregina Katolikoen kaleko etxebizitza batera joan zedila, emakume bat labanaz sastakatu zutelako. Udaltzainek kalean topatu zuten biktima, odolduta. 

Etxebizitzatik ihes egitea lortu zuen, bere senarrak labana batez buruan ebaki bat egin ondoren. Gizona etxebizitza barruan giltzapetu zen, 2 urteko bien semearekin. 

Egoera horren aurrean, Udaltzaingoak Ertzaintzaren berehalako erantzuteko patruila baten, anbulantzia baten eta suhiltzaileen laguntza eskatu zuen.

Osasun-zerbitzuek biktima ospitalera zeramaten bitartean, Ertzaintzaren agenteek etxebizitza barruan sartzea lortu zuten eta ustezko erasotzailea menderatu zuten. Udaltzaingoak hartu zuen hura zaintzeko ardura, eta haur txikia erreskatatu zuten. Udaltzainek labana aurkitu zuten eta etxebizitzaren miaketa zehatzago bat egin zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago