Urriaren 24an aurkeztuko dute Gasteizen 'El Silencio de la Ciudad Blanca'

Erredakzioa 2019ko urr. 3a, 17:51
Belen Rueda aktorea izango da Alba komisariordea./ 'El silencio de la ciudad blanca'

Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarraren liburua oinarri duen filma Europa jauregian aurre estreinatuko dute.

Zine aretoetan estreinatu baino egun bat lehenago ikusi ahal izango da El Silencio de la Ciudad Blanca pelikula Gasteizko Europa jauregian; urriaren 24an egingo dute estreinaldia, eta zozketa bidez banatuko dituzte sarrerak.

Belen Rueda eta Javier Rey aktoreak protagonista dituen pelikula Europa jauregian ikusi ahal izango da lehendabiziko aldiz. Urriaren 24an, 20:30ean izango da lehenengo emanaldia, aktore, zuzendari eta produktoreekin, eta 25ean helduko da zinemetara.

Santa Maria katedralean du hasiera pelikula, bi gazteren hilotzak agertzearekin batera. Eva Garcia Saenz de Urturi idazlearen liburua du oinarri pelikulak, 700.000 irakurle baino gehiago izan dituen liburua, ikerketa misteriotsuetan barneratzen den istorioa. Gasteizko jaiak abiapuntu, Gasteizko Alde Zaharra, Salburuko hezegunea eta Arabako beste hainbat txokotara ere gerturatzen da kontakizuna.

Udaleko 010 telefonora deitzen duten lagunen artean zozketatuko dituzte aurre estreinaldirako sarrerak, datorren astetik aurrera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide