2019ko ekainean, zuzendaritzarekin bildu ziren langileak. LAB sindikatuak salatu duen bezala, "gaur egun bete ez dituzten puntu batzuk hitzeman zituen" zuzendaritzak.
Hortaz, "borrokan jarraitzeko" asmoa azaldu dute langileek, haien "aldarrikapenak lortu arte". Gainera, ospitaleko gainontzeko kategoriei haiekin batera "kalitatezko osasungintza publiko" baten alde egiteko deia luzatu die.
