Anbulantzien "egoera tamalgarriaren ondorioz" izandako lan istripua salatu dute

Erredakzioa 2019ko urr. 3a, 13:27
800.000 kilometro ibili dituen anbulantzia erabiltzen ari ziren. / Argazkia: @Aiaraldea

Maiz HTG Euskadi enpresako langile batek Gasteizen gidatzen zuen anbulantziaren gidagailua apurtu eta aparkatuta zeuden bi kotxeren aurka egin zuela jakinarazi du LAB sindikatuak.

Sindikatuak azaldu duenaren arabera, istripua hiri barnean gertatu zen, gaixoa eta berarekin zegoen pertsona leku-aldatzen ari zirenean. "Errepidean gertatu izan balitz, ondorioak askoz larriagoak izan ahal ziren", ohartarazi dute.

"Etekin ekonomikoa segurtasunaren gainetik"

LABek zabaldutako oharrean, "azpikontratatzen duten enpresek soilik etekin ekonomikoan pentsatzen dutela" salatu du, eta "ez erabiltzaileen segurtasunean, are gutxiago zerbitzua ematen duten profesionalen segurtasunean".

Azaldu duten bezala, 800.000 kilometro dituen anbulantzia erabiltzen ari ziren eta, gainera, "gidagailua gaizki duena".

Enpresa pribatua salatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzaren ardura ere azpimarratu dute: "Behin zerbitzua kontratatu eta gero, ez da materialaren beharrezko kontrolik egiten, enpresak nahi eran egin eta desegin dezan ahalbidetuz".

Sindikatuaren aburuz, enpresako langileentzat eta baita erabiltzaileentzat ere "ondorio larriak" ditu egoera honek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide