2019/10/04 19:30

ERAKUSKETA

[MUINOKO HOTSAK] Erakusketa

[MUINOKO HOTSAK] Erakusketa
Arte eta Lanbide Eskola, Gasteiz

"Muinoko Hotsaken  musika taldeak ongi zaintzea izan da beti helburua. Zaintza honen barruan, kontzertua iragartzeko kartela eta zuzeneko argazki dotoreak egiten saiatu izan dira hilabetez hilabete. Kartel bakoitzak bidaia bat proposatzen du, kontzertuaren aurretik taldeak egin behar duena, gaztetxera iristeko gainditu behar dituen zailtasunak barne. Eta argazkiak esperientzia hori luzatzen saiatzen dira zuzeneko musika amaitu ondoren. Bidaia horien isla proposatzen dute erakusketa honen bitartez; bilduma bizia da, proiektuaren kontzertu berri bakoitza ibilbide berri bat delako, erakusketarako elementu berri bat".

Urriaren 4tik 31ra izango da ikusgai erakusketa. Horrekin batera, Montauk Duo-k kontzertua eskainiko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide