Aurreko ikasturtean Euskal Herriko oholtza ezberdinetatik underground-a astindu ostean, lehen lana argitaratzeko ordua iritsi zaio lau gazte gasteiztarrek osatzen duten V I B O R V taldeari. The Black Cat Records-en esku geratu da grabaketa eta masterizazioa.
Bestalde, beroketa lanak egiteko, Jon Corres eta Andrea Martinez-en laguntzarekin sortutako bideoklipa aurkeztu berri dute. Azken honen grabaketa Errekaleor auzoan eta Hala Bedi irratiaren lokaletan egin dute.