Autodeterminazioa ez da delitua! lelopean, arratsaldeko 19:30ean deitutako mobilizazio hau testuinguru oso jakin batean iritsi da. Duela egun batzuk Errepublikaren Defentsa Batzordeetako (CDR) kideen atxiloketak eta espetxeratzeak izan ziren, alde batetik. Eta buruzagi politiko katalanen aurkako epaia ezagutzear da, bestetik. Izan ere, kasua berehala ebatzi beharko du Auzitegi Gorenak; aurreikusitako daten arabera, urriaren lehen hamabostaldian.