"B planetarik" ez dagoela gogorarazi dute Gasteizko Plaza Berrian

Mirian Biteri 2019ko irailaren 27a

Jendez lepo bete da plaza, klima larrialdiaren aurrean neurriak eskatzeko.

Klimaren aldeko Fridays For Future mugimenduak greba orokorra du deituta gaurko; eta egiten ari diren ekintzen artean, nabarmentzekoa da gaur eguerdian Gasteizko Plaza Berrian egin duten elkarretaratzea. Agerraldi osoan zehar, askotariko mezuak zabaldu izan dira; tartean, gogorarazi dute "B planetarik" ez dagoela, eta hortaz, planetarik gabe ez dagoela etorkizunik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago