2019/10/09 19:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Pastoreak'

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Pastoreak'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Begi belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan, Pastoreak dokumentalaren emanaldia.

Sinopsia: Artzaintza Euskal Herrian mendetan barrena oso sustraitua izan den ogibidea da. Orain, berriz, egungo globalizazio garai honetan oso gutxik egiten dute lan honen aldeko hautua. Alabaina, gutxiengo horren artean ditugu Puy Arrieta eta Jon Etxeberria, bata arabarra eta bestea bizkaitarra hurrenez hurren, artzainak biak, Arratiako bailaran bizi direnak, eta lan honi gorputz eta arimaz emanak, hau da, bizi estilo jakin honi emanak.

Dokumental honetan gaur egun artzain izatea zer den izango dugu hizpide, hala nola euren ohiturak zein diren, transmisioa, balioak eta emakumearen papera. XXI. mendean emakume edo gizon artzaina izateak zer esan nahi duen izango dugu hizpide. “Pastoreak” izango ditugu hizpide.

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea - 'Pastoreak'

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide