Kontzentrazioa deitu dute ostiralerako, klimaren aldeko grebaren barruan

Erredakzioa 2019ko ira. 25a, 11:16
Ikasleen greba, klima aldaketaren kontra. ALEA

Plaza Berrian elkarretaratzea egingo du klimaren aldeko Fridays For Future mugimenduak, 12:00etan.

Gasteizko Udalari "klima larrialdiaren aurrean" neurri zehatzak eskatzeko baliatuko du hiriko Fridays For Future mugimenduak irailaren 27ko klimaren aldeko greba orokorra. Hala, hiriko garraio publikoa dohainik izateko galdegingo dute; udal empresa elektriko bat sortzeko ere eskatuko dute, energia berriztagarrien produkzio eta distribuziorako; eta Ryanair aerolineari Forondan operatzeagatik ematen dizkioten dirulaguntzak etetea. Mundu mailako greba orokorraren barruan, 12:00etan kontzentrazioa deitu du mugimenduak, Plaza Berrian.
 
"Klima larrialdia" adierazteko eskatu dute ehunka taldek mundu osoan, eta adierazi dute "berotegi efektua eteteko neurri zehatzak" hartu behar dituztela erakundeek, estatuek eta enpresek. Deitzaileen arabera, "ekoizpen sistema eta kontsumo globalizatua" dira klima krisiaren arrazoiak; "eredu sozioekologiko berri bat" behar dela nabarmendu dute, "bizitzaren iraunkortasuna" arriskuan jartzen ez duena. "Erresistentzia masiboa" eta "ekintza kolektiboak" antolatzera deitu dute gizartea, hori baita, haien arabera, "presioa areagotu" eta aldaketari ekiteko bidea.
 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide