Irailaren 29an hasiko da Auzo Eszenako urritik abendura bitarteko denboraldia

Mirian Biteri 2019ko ira. 19a, 10:39
Abarca taldea azaroaren 10ean izango da, Araneko gizarte-etxean.

Bihar, ostirala, hasiko da emanaldi horietarako sarreren salmenta.

Guztira, hamar taldek hartuko dute parte urritik abendura bitarteko Auzo Eszenako programazioan: Alecrin, Hirukide teatro, Tadir teatro, No me claves tus puñales, Abarca taldea, Antrokia, Los del sótano, Auskalhop, Ipazapi, Baidefeis.

Emanaldi guztiak irailaren 29tik azaroaren 30era arteko igandeetan izango dira (azken egunekoa izan ezik, larunbatean izango delako), 19:00etan, Araneko, Zabalganeko, Salburuko, Arriagako eta Aldabeko gizarte-etxeetan.

Bihartik, irailak 20, egongo dira sarrerak salgai gizarte etxe eta kirol-instalazio guztietan eta baita interneten ere. Hiru eta bost euro arteko prezioa izango dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide