Gasteiz Antzokia eraikitzeko kontratua urtea bukatu baino lehen esleituko dela dio Udalak

Erredakzioa 2019ko ira. 12a, 17:48

Egitasmoa esleitu ostean, sei hilabete hartuko ditu eraikuntza proiektuak; obrek, berriz, 18 hilabeteko iraupena izango dute.

Gasteizko Euskara zinegotzi Iñaki Gurtubaik gaur goizean jakinarazi du Gasteiz Antzokiaren eta Euskararen Etxearen proiektua eta obra egiteko enpresa hautatzeko kontratua urtea bukatu baino lehen esleituko dela, aurreikusitakoa baino zenbait aste beranduago, baldin eta errekurtsorik ez badago. Gehienez, 2,946 milioiko aurrekontua bideratuko du horretarako. 

Egitasmoa esleitu ostean, sei hilabete hartuko ditu eraikuntza proiektuak; obrek, berriz, 18 hilabeteko iraupena izango dute.

Ruiz de Bergaratarren jauregian jarriko dute proiektua; lau solairu izango ditu, sarbideak Zapatari eta Errementari kaleetatik, areto nagusia eta kultura sorkuntzarako eta lanerako hainbat espazio.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago