Onik agertu da desagertuta zegoen neska

Erredakzioa 2019ko irailaren 9a

Sare sozialetan zabaldu dute emakumearen irudia. VOSTEUSKADI

Larunbatean desagertu zen 15 urteko neska onik agertu da astelehenean.

SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, onik agertu da larunbatetik desagertuta zegoen neska. Ertzaintza eta Gasteizko Udaltzaingoa haren bila ari ziren, senitartekoek etxera bueltatu ez zela ikusita salaketa jarri eta gero. 

Sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean herritarrei laguntza eskatu zieten agintariek. Azkenik, udaltzainek aurkitu zuten neska astelehenean, Gasteizko autobus geltoki inguruetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago