Udaltzaingoak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat gauean El Pilar auzoan, bikotekide ohiari mehatxu eta eraso egiteagatik.
Emakumeak eskatu zuen polizia etxera joateko, bere bikotekide ohia erasoka ari zitzaiolako eta ordu erdi bat zeramalako etxeko txirrina jotzen. Haren etxera iritsi zirenean, udaltzainei azaldu zien aspalditik ari zitzaiola bikotekide ohia erasoak eta mehatxuak egiten. Udaltzainek inguruko lokal batean topatu zuten gizonezkoa eta atxilotu egin zuten. Igandean epailearen esku utzi zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.