11/13 sumarioan auzipetuei babesa adierazi diete gasteiztarrek

Erredakzioa 2019ko irailaren 8a

Argazkia: @47akHerrian

Irailaren 14an, Bilbon, ospatuko den manifestazioak emango die amaiera hilabete osoan zehar gauzatu diren elkartasun ekintzei. 

Ehunka lagunek babesa adierazi nahi izan diete 11/13 sumarioan auziperatutako 5 gasteiztarrei gaur arratsaldean.

Andre Mari Zuriaren plazan  antolatu duten ekintzarekin azken egunetako 'Elkartasun Astea'-ri amaiera eman nahi izan diote. Bertaratutako herritarren laguntzaz, Auzitegi Nazionaletik ihesaldia antzezteko performance-a egin dute bertan.

Datorren astean, Bilbon, egingo manifestazioarekin bat egiteko deialdia egin zaie herritarrei. '47ak herrian' mugimenduak antolatutako manifestazioa irailaren 14an, 17:30ean, La Casillatik abiatuko da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago