"Ahanzturaren aurkako garrasia" izan nahi du Gas the Arabs dokumental laburrak, Gaza eta Zisjordaniako eremu okupatuetan eguneroko mehatxua eta askatasun eza pairatzen dutenen errealitatean zeharreko bidaiak. Julio Perez del Campo filmaren zuzendarietako baten eskutik, dokumentala ikusi eta harekin solasaldia izateko tartea izango da gaur Gasteizen, 19:00etan, Aldabe gizarte etxean.
Filmak Goya saria irabazi du aurten, laburmetrai dokumental onenaren atalean. "Sari hau Palestinako herriaren borroka bizirik mantendu dutenei eskaini nahi diet. Gauza asko egin ditzakegu kultura arlotik, baina lehenetarikoa izan behar da giza eskubideak urratzen dituzten herrialdeak ez legitimatzea", esan zuen Perez del Campok saria jasotzean. "Israelek Gazaren aurka burututako bonbardaketen ostean, gatazkaren errealitatea hedabideetatik desagertu egiten da, eta dokumental honek ahanztura horren kontrako oihua izan nahi du".