2019/10/08 18:30

IKASTAROA

[IKASTAROA] Kode poesia ikastaroa: Bertol Arrieta

[IKASTAROA] Kode poesia ikastaroa: Bertol Arrieta
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Kode-poesia laborategian oinarriak ezagutu eta esperimentazio gunea sortuko dute. Literatura eta informatika elkartzen diren lurralde gutxi esploratuan barneratzeko gonbita da hau, programazioa eta poesia uztartzeko aukera. Adibide gisa zenbait kode-poema aztertu ondoren, norberak bereak egiteko baliabideak emango dira.

Bertol Arrieta Kortajarena (Zarautz, 1975) izango dugu ikastaro honetako irakasle. Informatikaria eta idazlea bera, hizkuntzaren prozesamendu automatikoa xede duen IXA taldean aritu da ikerkuntza-lanetan hainbat urtetan. Bertsoak automatikoki aztertzea eta sortzea izan da bere azken eginahaletako bat.

Izen-ematea doakoa, oihaneder.eus helbidean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide