'Ene kantak' saioarekin hasiko da Festval jaialdia

Erredakzioa 2019ko ira. 2a, 14:34
Constantino Romero saria jasoko du Rosa Maria Calaf kazetariak. / RTVE

Rosa Maria Calaf, Itziar Ituño, Ramon Agirre eta Ana Blanco sarituko dituzte jaialdian.

Gaur hasiko da Festval Gasteizko telebista jaialdia. Hilaren 8ra bitartean, Espainiako telebistek eta plataformek denboraldi berrirako prestatu dituzten saioak aurkeztuko dituzte. Profesionalentzako jardunaldiak izango dira eta hainbat profesionalen lana ere txalotuko dute, beste hainbat jardueraren artean. Aurten, Itziar Ituño, Rosa Maria Calaf, Ramon Agirre eta Ana Blanco izango dira sarituen artean.

RTVEk ekoitzitako 'Malaka' seriearen aurkezpenarekin hasiko dute jaialdia. 21:00etan izango da, Principal antzokian. Polizia thriller emango diote hasiera aste osoan zehar ikusi ahal izango diren programa eta serieei. Besteak beste, Masterchef Celebrity, Los otros, La casa de las flores, Restaurante sin barreras eta El corredor de la muerte saioak aurkeztu behar dituzte. 

Txikienentzat ere izango da saiorik, eta aurkezpen berezi bat egingo dute horretarako gaur bertan. Ene kantak programa aurkezteko ikuskizuna egingo dute, 18:00etan, Plaza Berrian. 

Aurkezpen sortarekin batera, gala nagusia egingo dute larunbatean. Horretan, hainbat profesionalen lana aitortuko dute, atal desberdinetan: Itziar Ituño, Ramon Agirre, Rosa Maria Calaf, Jon Sistiaga, Ana Blanco, Juanra Bonet, Paco Leon eta Juan y Mediok jasoko dituzte sariak.

Hona hemen egitaraua osorik: Festval

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide