Hiru gizon gazte atxilotu ditu aste honetan Gasteizko Udaltzaingoak indarkeria matxistarekin lotutako delituengatik.
Asteazkenean, 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bere 18 urteko bikotekidea jo, iraindu eta mugikorra lapurtu ziolakoan. Halaber, ostegunean, 20 urteko beste gizon bat atxilotu zuten Judimendi auzoan, urruntze-agindua urratu ondoren bere bikotekide ohia jo eta iraintzegatik. Egun horretan 32 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu zuten, bikotekide ohiarenganako urruntze-agindua urratzeagatik eta emakumea jazartzeagatik.