Ertzaintzak nerabe bat atxilotu du, Gasteizko etxebizitza batean neska adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi duenez, ustezko erasotzailea neskaren familiakoa da.
Poliziaren iturriaren arabera, atxiloketa iragan astelehenean gertatu zen, aipatu sexu abusuen inguruan salaketa jaso ondoren. Ertzaintzak Fiskaltzara eraman zuen auzia, eta asteartean bertan epailearen aurrera eraman zuten gaztea. Orduan, nerabea adin txikikoen zentro batean sartzea agindu zuen epaileak.