Irailaren 2an hasiko da berriz TAO zerbitzua

Erredakzioa 2019ko abuztuaren 29a

TAO zerbitzua astelehenean abiatuko da. ALEA

10:00etan hasiko da aparkaldi mugatuaren zerbitzuaren ohiko funtzionamendua.

Abuztuko etenaldiaren ostean, astelehenean, irailaren 2an hain zuzen, abiatuko da berriz TAO zerbitzua Arabako hiriburuko kaleetan. Abuztuaren 5etik 31ra bitartean, biak barne, ez da aparkatzeko trabarik izan, eta irailaren 1a ere igandea denez, ez da TAO txartela behar izango autoa aparkatzeko. Hala, irailaren 2an, 10:00etan, hasiko da TAO zerbitzuaren ohiko funtzionamendua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago