Udaltzaingoaren agenteek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, Gasteizko bere etxebizitzan bikotekidea jotzeagatik.
Igande arratsaldean jazo zen erasoa eta alarma-deia etxebizitzan bertan zegoen biktimaren alaba adingabeak berak egin zuen.
Zenbait patruila etxebizitza horretara joan ziren eta 35 urteko gizonezko bat jarrera oldarkorrean aurkitu zuten bertan. Antza, bere emaztea jo zuen, aurpegian eta gorputzean zenbait ukabilkada emanez.
Etxebizitzan, biktimaz gain, haren ama eta emakumearen bi seme-alaba zeuden, biak ere adingabeak. Gizona atxilotzerako orduan, gainera, esku hartzen ari ziren udaltzainak ere kolpatu zituen. Atxilotua atzo goizean geratu zen epailearen esku.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.