Umore gauez gozatzeko aukera emango du Irri-barra jaialdiak

Erredakzioa 2019ko abu. 27a, 06:00

Aurtengo Irri-barra gauak jaialdian bi proposamen berri izango dira ikusgai, Falerina lorategian. 

Irri-barra jaialdiak bi ikuskizun izango ditu aurtengo edizioan. Lehenengo egunean (osteguna, abuztuak 29) Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hernandezen GuDua antzezlana ikusteko aukera izango dugu, 2018ko Donostiako Poltsikoko Antzerkiaren 27. edizioko proiektu finalista eta horretarako sorturiko antzezlana.

Umorea lagun, alargun geratu berri den emakumedesesperatu batek Guru baten kontsultara joko du hil berri den senarrarekin nola hala harremanetan jartzeko asmoz; baina egoera ez da honek espero duena izango.

Ostiralean berriz, Mikel Bermejoren Euskal Herritik kanpo bakarrizketa izango da ikusgai.Izenburuak dioen modura, Euskal Herritik kanpo gertatutako gauzak azaleratuko dira lan honetan.

Bi ikuskizunak Falerina lorategian izango dira ikusgai, iluntzeko 20:00etatik aurrera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide