Kazetaritza gertutik ezagutzeko aukera

Erredakzioa 2019ko abuztuaren 29a

Argazkia: Gerardo Armestre _ Save The Children

Abuztuaren 26tik 30era bitartean 'Kazetaritza, bertatik bertara' jardunaldiak izango dira Europa Biltzar Jauregian.

Urtean zehar bizi dugun abiadura azkarra alde batera utzita, abuztua gure gizarteak bizi duen egoera beste sakontasun batez aztertzeko une egokia dela iritzita, 'Kazetaritza bertatik bertara' jardunaldiak antolatu ditu beste behin Gasteizko Udalak. Jardunaldi hauetan gaur egun guztion ahotan dabiltzan gaiak hausnartu eta aztertu nahi izango dituzte kazetari eta sektorean adituak direnen eskutik. Beti ere, herritar guztiei parte hartzeko espazio irekia eskaini nahirik.

Aurtengo edizioa azken boladan nazioartean arreta erakarri duten gatazkei begira egongo da: haurren ezkontzak, Txinaren garapen ekonomikoa, Ekialde Ertaineko egoera ekonomiko eta geopolitikoa edo populismoa eta fake news direlakoak, besteak beste.

Egitarau zabala

Aste osoan zehar izaera anitzeko ekitaldi eta ekintzak izango dira ikusgai.

Abuztuak 26 astelehena

Abuztuak 27 asteartea

Abuztuak 28 asteazkena

Abuztuak 29 osteguna

Abuztuak 30 ostirala

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago