Sexu eraso bat salatu du emakume batek Gasteizen

Erredakzioa 2019ko abuztuaren 5a

Eraso matxisten aurkako mobilizazioa, Laudion. / Aiaraldea

Erasotzaileari aurre egin, eta ihes egitea lortu zuen.

Gasteizko jaien atarian, larunbatetik iganderako gauean, eraso bat jasan zuen emakume batek hiriburuko gasolindegi baten ondoan. Emakumeak erosketa bat egin behar zuen gasolindegian, eta handik irtetean eraso egin zion gizon batek. Erasotzaileari aurre egin eta ihes egitea lortu zuen.

Salaketa jarri zuen emakumeak ostean, eta erasotzailearen bila ari da orain Ertzaintza.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago