4.300 furgoneta gutxiago ekoitziko ditu Mercedesek aurten

Erredakzioa 2019ko uzt. 29a, 17:46

Gaur jakinarazi die zuzendaritzak sindikatuei murrizketa. /Alea

Ondorioz, gaueko txanda murriztu eta irailetik aurrera hainbat eten egon daitezke.

Azken hiru urteetako produkzio txikiena izango du aurten Mercedesek Gasteizen duen lantegiak; guztira, 4.300 furgoneta gutxiago ekoitziko ditu aurten, gaur goizean zuzendaritzak jakinarazi duenez: 143.700 ibilgailu guztira. Erabaki horrek, gainera, murrizketak ekarriko dituela esan diete sindikatuei.

Hala, abuztuaren 1etik aurrera gaueko txanda 6,5 ordukoa izango da 7koa beharrean, eta ez da gaueko txandarik izango irailaren 12, 13, 19, 20, 26 eta 27an. Urriko eta azaroko gaueko txandak ere bertan behera gera daitezke.

Aurretik, aurten bi aldiz murriztu dute produkzioa Gasteizko lantegian: urtarrilean 2.000 gutxiago izan ziren eta apirilean 4.000.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago