Turistei bizikletak alokatzeko zerbitzu berria Gasteizen

Erredakzioa 2019ko uzt. 29a, 13:04
Olarizun eta Floridan eskura daude orain bizikletak. CAPITAL BIKES

Urrira arte funtzionatuko du Bizileku zerbitzuak, Florida parkean.

Gasteizko Udalak Bizileku zerbitzua martxan jarri du, turistei  bizikletak alokatzeko. Florida parkeko Txorolekuan bi bizikleta elektriko, hamar bizikleta arrunt eta tandem bat izango dituzte aukeran. Proba moduan, urrira arte funtzionatuko du Bizilekuk.

Capital Bikes enpresari esleitu dio kontratua Udalak, hain zuzen Olarizuko etxaldean 2017az geroztik bizikletak alokatzen dituen enpresari. Hala, Floridako eta Olarizuko guneetara jotzen duten lagunei aukera emango zaie bisita gidatuak egiteko Eraztun Berdean, hiriko parkeetan, Olarizuko lorategi botanikoan, hirigune historikoan, Estibalizen… Txangoak eskainiko dituzte ere Lautadan zehar, bide berdeen erabilera sustatzeko.

Alokairuaren barruan sartuko dira hiriaren mapa, erantzukizun zibileko asegurua, giltzarrapoa, txaleko islatzailea eta laguntza mekanikoa. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide