Gasteizko Jaiak 2019

Huntza taldeak alaituko du jaien hasiera

Erredakzioa 2019ko abu. 3a, 19:00

Andra Maria Zuriaren plaza iazko txupinazoan. / ALEA

Betiko moduan, 18:00etan lehertuko da bihar jaia. Horren ostean, erraldoi, buruhaundi, zaldi eta txoten dantzaldia, Farolen prozesioa eta askotariko musika emanaldiak izango dira, beste askoren artean; tartean, Foru plazan, Huntza talde ezagunak eskainiko duen kontzertua dago.

10:30 Pilota txapelketa Foru plazako pilotalekuan.

16:30 Jaietako azoka Santa Barbara plazan.

18:00 Zeledonen jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazan.

18:00etatik aurrera, DJ Raybon, +turba 2, Papatrauma eta Bastarda Butti. Gaztetxean.

18:30 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa. Kalez kale, San Prudentzio kalean hasita.

19:00 Galea orkestra. Florida parkean.

19:15 Udal segizioa bezperetara joatea. Udaletxean hasita.

19:30 Andre Maria Zuriaren omenezko bezpera handiak. San Migel elizan.

19:30 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsaren dantzaldia. San Migeleko eskaileren azpian.

20:30 Larrain Dantza eta txulalai. Aihotz plazan.

21:00 Zoko arabiarra. Juan Aiala plazan.

22:00 Farolen prozesioa erdialdetik.

22:00etatik aurrera, kontzertuak txosnetan: Tara, Trikoma, Skabidean & The Black Bird eta Aiaraldeko Sound System.

22:30 Perfectos desconocidos. Principal Antzokian.

23:30 Zezen suzkoa. Olagibel kalean.

00:00 Kontzertua: Huntza. Foru plazan.

00:00 Dantzaldia: Drindots taldea. Arka plazan.

00:30 La mundial orkestra. Plaza Berrian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago