Europako magiaren hiriburua izango da Gasteiz gaurtik

Erredakzioa 2019ko ira. 16a, 09:32
'Pensamientos confidenciales' saioa aurkeztuko du Anthony Blake mentalistak. /A. B.

Morrison el Magnifico magoari omenaldia egingo diote.

Magialdiari esker, berriz ere, magiaren hiriburua izango da Gasteiz irailaren 16tik 22ra bitartean. 

Une honetako saiorik onenak ikusteko aukera izango da Principal antzokian eta Europa biltzar jauregian, eta ikastetxeetan, Txagorritxu ospitalean, Dendaraban (familientzat), tranbia geltokietan eta beste leku batzuetan ere eskainiko dira magia emanaldiak.

Gainera, 400 mago profesional eta amateurrek baino gehiagok hartuko dute parte Europa biltzar jauregiko lan jardunaldi espezializatuetan, haientzat ekitaldi esklusiboak antolatzen baitira, magiari buruzko liburuen aurkezpenekin, besteak beste.

Ikuskizunen artean, Alberto de Figueiredo magoak Las Cartas sobre la mesa izeneko ikuskizuna eskainiko du; pertsona bakarreko showa da, batez ere helduei zuzendua. Eta Anthony Blake mentalista ezagunak Pensamientos confidenciales saioa aurkeztuko du. Vital Fundazioaren aretoan eskainiko dira bi saio horiek. Morrison el Magnifico magoari, bestetik, omenaldia egingo diote; iaz hil zen estatuko magiaren historiaren funtsezko zatia den magoa, antolatzaileek nabarmendu dutenez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide