Psikologiako 1.500 profesional batuko ditu Europa jauregiak

Erredakzioa 2019ko uztailaren 19a

Besteak beste, instagramen erabilera nerabeen artean izango dute solasgai.

Joera suizidak, indarkeria matxista edota eskola jazarpena izango dituzte hizpide.

Uztailaren 21etik 24ra bitartean, Psikologia Biltzar Nazionala eta International Symposium on Psychological Prevention egingo da Gasteizen, 1.500 profesionaletik gora bilduko dituen topaketa. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekitaldiko laugarren edizio honetan azpimarratu egingo da "psikologia arlo ezberdinetatik landu beharra, baina zientzia bakarraren baitan". Hauxe izango da lema: Psikologian ezer ez zaigu arrotz.

Hitzaldien artean, besteak beste, Virginia Barber adituak uztailaren 22an emango du, nortasunaren nahasmendu antisoziala hizpide. Eta, horrekin batera, joera suizidak, indarkeria matxista, eskola jazarpena edota instagramen erabilera nerabeengan izango dira hizpide. Barbara Stanley, Jose Ramon Fernandez Hermida, Maria Paz Garcia Vera edota Mercedes Montenegro izango dira hizlari.

Biltzarraren egun eta ordutegiak:

  • Uztailak 21, igandea:15:30-19:30.
  • Uztailak 22, astelehena: 09:00-19:50.
    • 20:00 Inaugurazio ekitaldia eta ongi etorriko koktela (20:30).
  • Uztailak 23, asteartea: 09:00-19:50.
  • Uztailak 24, asteazkena: 09:00-17:00.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago