Genero indarkeria leporatuta, bi gizon atxilotu dituzte

Erredakzioa 2019ko uzt. 17a, 13:58

Gasteizko Judimendi eta Koroatze auzoetan jazo dira erasoak.

Gasteizko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu, genero indarkeria leporatuta. Asteartean, eguerdian, Judimendi auzoan 55 urteko pertsona bat atxilotu zuten, bikotekide ohiari mehatxu eta eraso egiteagatik. Emakumeak goizeko 9:30ean deitu zuen polizia-etxera, bikotekide ohia oso jarrera oldarkorrean atzetik jarraika zuela esanez. Biek partekatzen zituzten bi txakurren bila haren etxebizitzara joan ondoren, gizona animaliak atxikitzen ahalegindu zen.

Bigarren atxiloketa Koroatze auzoan izan zen, asteartean bertan, 14:15ean. 13:30ak aldera, neska adingabe batek komisariara deitu zuen, bere gurasoak eztabaida gogorrean ari zirelako eta aitak ama jo zuela esateko. Udaltzainak bertaratu ziren, eta emakumea jo egin zutela nabarmen ikusten zenez, atxilotu egin zuten 38 urteko gizonezkoa.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide