Hizkuntza-praktiken behaketa egingo dute Gasteizko Jazzaldian

Erredakzioa 2019ko uzt. 12a, 13:54

Behaketa egiteko, Jazzaldira joango diren herritarren laguntza ezinbestekoa izango da.

Aurten Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egingo dute, Bai Euskarari Elkartearen eskutik. Eta Gasteizko Jazzaldian egingo dute lehenengo neurketa. Gune ezberdinetan egingo diren ekintzetan erabiltzen diren hizkuntzei erreparatuko diete: informazio bulegoetan, Jazzaldian zehar egingo diren ekitaldietan, komunikabideen aurreko aurkezpenetan, banatuko diren euskarrietan, kale-ekintzetan, Mendizorrotzako eta Principal Antzokiko kontzertuetan, besteak beste.

Behaketa burutzeko Jazzaldira joango diren herritarren laguntza ezinbestekoa izango da, Bai Euskaratik azaldu dutenez. Horretarako, uztailaren 15etik 20ra bitartean egingo den Gasteizko Jazzaldiko kontzerturen batera joatekoak diren herritarrei deialdia egin diete, hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa bete dezaten:

baieuskarari.eus/eu/jazzaldia

Froga dokumentalak (hizkuntza paisaiaren eta bestelako euskarrien argazkiak, bideoak, etab.) jasotzeko aukera izanez gero, info@baieuskarari.eus helbidera bidaltzeko deia egin dute. Gainera,  ekitaldian bertan formularioa betetzeko aukera izango da, mugikorraren bidez, eta jasotako datuekin ondorio txostena argitaratuko dute, aholku eta gomendio sorta batekin batera, Gasteizko Udalaren Euskara Elkargunean aurkezteko. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide