Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko iturriek jakinarazi dutenez, adingabe bat auzipetu dute sexu abusu delitua egotzita. Biktimak –adingabea ere– salaketa jarri du, Gasteizko alde zaharreko taberna batean jasandako sexu erasoagatik. Segurtasun saileko iturrien arabera, mutilak ukituak egin zizkion neskari taberna bateko komunetan, iragan uztailaren 7ko gauean.
Ustezko erasotzailea auzipetu dute, baina ez dago atxilotuta, adingabea delako.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.