Gidari batek ihes egin du, Boulevardeko langile bat furgonetarekin harrapatu ostean

Erredakzioa 2019ko uzt. 6a, 05:05

Ibilgailuko gidaria identifikatu egin dute segurtasun kamerei esker.

Whatsapp bidez zabaldu den bideo batek harridura sortu du gasteiztarren artean. Irudietan ikus daitekenez, Boulevard merkatari guneko aparkalekuan, furgoneta bateko gidariak beste pertsona bat ibilgailuarekin kolpatu ondoren ihes egin du.

Kolpatutako pertson, merkatari guneko segurtasun langilea da eta itxuraz ibilgailua okerreko espazioan aparkatzegatik

Inguruan zegoen jendeak eztabaida harriduraz jarraitu du, eta momentu horretan grabatu dituzte sare sozialetan zabaldu diren irudiak. Jasotako kolpearen ondorioz langilea artatu behar izan dute larrialdi zebitzuek, baina onik dagoela jakinarazi dute.

Gainera, segurtasun kamerei esker, ibilgailuko gidaria identifikatu dutela ere jakinarazi dute zenbait hedabidek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide