Tximisten indarra

Erredakzioa 2019ko uztailaren 4a

Atzoko ekaitzak sekuoia bat jo zuen Lakua aldean eta erditik banatu zuen.

Gasteizko Udalak gaur kenduko du atzo arratsaldean tximista batek Gasteizko Foronda Atearen inguruan erditik banatu zuen zuhaitza.

Gaur, osteguna, ere ekaitzak iragarri ditu Euskalmetek. Arratsalde-gauean bero-hodeiak garatuko dira, eta ondorioz, zaparrada trumoitsu ertainen bat bota dezake, eta baita txingorra ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago