Zabalik da Gasteizko Antzinako Liburuen XXV. Azoka

Erredakzioa 2019ko ekainaren 28a

Antzinako Liburu Azoka zabalik dago gaurtik. ALEA

Uztailaren 14ra arte egingo da, Urrezko Zeledonen plazan.

Liburu zaharren sustapena, bibliografiarekiko interesa, bilduma-gaiak, liburu zahar eta erabiliak eta bigarren eskuko liburuak dira Antzinako Liburuen azokak lantzen dituen arloak. Urtero bezala, Urrezko Zeledonen plazan irekiko dira saltokiak, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Liburu-denda hauek hartuko dute parte:  El Cafetal (Gasteiz), Asilo del libro, Prim, Torres de Valencia (Valentzia), Prólogo (Huesca), García Prieto (Madril), Maxtor (Valladolid), eta La Ela (Bartzelona).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago