2019/07/02 19:30

IKUS-ENTZUNEZKOA

[KORTXEAK ETA KRISPETAK] 'Lou: dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian'

[KORTXEAK ETA KRISPETAK] 'Lou: dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Musika eta zinema uztartzen dituen Kortxeak & Krispetak zikloak 5 urte bete ditu. Aurten hiru ikus-entzunezko eta kontzertu bat eskainiko ditu, uztailaren 2tik 5era: Lou, M.I.A. eta Orion ikus-entzunezkoak eta Eskean Kristo-ren kontzertua.

Lou Olangua euskal rockak 80ko hamarkadan izan zuen aurrenetariko emakume ahotsa izan zen. Humedecidos, Ok Korral edota Las lagartas taldeetako abeslaria izan zen Lou. Baina ahots bat ez ezik, indarra ere erakusten zuen oholtza gainean, bere jarrera eta itxurarekin. Probokatzaile bat zen.

Dokumental honetan 80ko hamarkadan emakumeek izan zuten lekuaz, euskaraz eta, estetikaz gain, jarrerak izan zuen garrantziaz hitz egiten da. Sozialki eta kulturalki apurtzailea izan zen erreferente batez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide