Gasteiztarra da lan istripuan Arbizun hildako gaztea

Erredakzioa 2019ko eka. 26a, 12:38
Lan istripuen kontrako kontzentrazio bat.

Lakber Mecanizados enpresan ari zen lanean, eta makina batek harrapatuta zendu zen, asteartean. Etxarri Aranatzen bizi zen.

Astearte goizean langile bat hil zen Arbizun (Nafarroa). Lakber Mecanizados enpresan ari zen lanean, eta makina batek harrapatuta zendu zen. Langileak 35 urte zituen eta Etxarri Aranatzen bizi zen, baina gasteiztarra da.

Lakber enpresa Lakuntzakoa da, baina Arbizun ere badu lantegia. Sakana Kooperatibako kide da enpresa hori.

LAB sindikatuak salatu duenez, Euskal Herrian aurten hil den 27. langilea da; bederatzigarrena Nafarroan. Sindikatuak ezbeharrari lotutako "zirkunstantzia guztiak" argitzeko eskatu die erakundeei eta enpresako arduradunei. Sindikatuak gaineratu duenez "bereziki kezkatzeko modukoa" iruditzen zaio gertatutakoa, "gaurkoa Sakana S.Coop enpresak dituen lantegietan azken lau urteetan hil den hirugarren langilea" delako. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide