Olioa biltzeko 118 edukiontzi jarriko dituzte Gasteizko kaleetan

Erredakzioa 2019ko eka. 25a, 08:00

Egunotan kokatuko dituzte hiriko gune ezberdinetan edukiontziak. / Argazkia: Gasteizko Udala

Birziklatutako olio kopurua hirukoiztea da Udalaren helburua.

Gasteizen 49 tona landare-olio birziklatzen dira urtean, garbiguneetako edukiontzi berezien eta puntu berde mugikorraren bitartez. Aurrerantzean, edukiontzi berrietan bildutakoa ere gehitu beharko zaio hiriburuan birziklatzen den olio kopuruari. Ana Oregi zinegotziaren esanetan "birziklatutako olio kopurua hirukoiztea" dute helburu.

Hirigunean zehar, 118 edukiontzi jarriko dituzteguztira. Ohiko kokapena, gainontzeko zabor edukiontzien alboan egongo da, eta bertan olioa uzteko baldintza bakarra ondo itxitako plastikozko botila bat erabiltzea izango da.

Egunotan jakinaraziko dituzte edukiontzi berrien kokapen zehatzak eta informazio guztia Udalaren webgunean egongo da eskuragarri. Horrez gain, informazioa partekatzeko esku-orriak ere banatuko dituzte herritarren artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago