Trafikoa moztuko dute Joan XXIII eta Pio XII kaleetan, tranbiaren lanak direla eta

Erredakzioa 2019ko eka. 24a, 10:15
Hegoaldeko luzapena egiteko hainbat kaletan aldaketak egingo dira. ALEA

Gaurtik abuztuaren 31ra arte obrak izango dira tranbiaren adar berriaren eta Angulemako geltokiaren arteko lotura egiteko.

Gaurtik abuztuaren 31ra arte trafikoa moztuko dute Joan XXIII eta Pio XII kaleetan, Florida kalearen eta Aiala Kantzilerraren kalearen arteko zatian. Tranbiaren adar berriaren eta Angulemako geltokiaren arteko lotura egiteko beharrezkoa da zirkulazioa moztea inguru horretan. Ikasturte amaiera baliatzea erabaki da errail berriak jartzeko, ahalik eta zirkulazio arazo gutxien sortzeko.

Hala, Pio XII kalearen eta Herrandarren kalearen arteko zatian, Florida kalea kontrako noranzkoan irekiko da, Manuel Iradier kaletik eta Green Capital plazatik datorren trafikoa Herrandarren kalerantz desbideratzeko. Aiala Kantzilerraren kalean ere bi noranzko egokituko dira, itxitako bi kaleetara sartu ahal izateko.

Udalak adierazi duenez, dagoeneko jarri dira informazio kartelak eragindako lekuetan.

Gainera, Andre Maria Zuriaren jaietan eta abuztuaren 31ra arte, tranbiak ez du zerbitzurik emango Legebiltzarreko geltokitik Angulemaraino.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide